Izen ematea epea itxita!
NEGUKO LEHEN IRTEERA
Informazioa Ver la página en castellanoAzaroak 15-16
Erlo






















Zeinek esango zuen orain dela 2 urte amestutako proiektua aurrera eramango genuenik!
Oraindik sinistu ezinik gaude 10 eguneko udaleku hauetan bizi izan duguna: zenbat parre, abesti, besarkada, negar...
Emozioz betetako udaleku batzuk izan dira, inoiz ahaztuko ez ditugunak.
Aupa Bugi Bugi!!!
Elkarteari buruz
Bugi Bugi Zarauztarrentzat udaleku berriak ezagutu itzazu. DBHko gazteentzako mendiko aisialdi eskaintza berria.
Bugi Bugi Gazteentzako Aisialdi Elkartea, izenak dioen bezala, gazteei bideratuta dagoen aisialdi eskaintza bat da, Zarautzen kokatzen dena. Bertako zein inguruko gazteei poposamen berritzaile bat egin nahi izan diegu, orain arte herrian izan ez duten aukera bat emateko. Izan ere, ohartu gara gazteentzako eskaintza falta dagoela herrian, hainbat erakunde edo ekimenek ez dutelako adin-tarte horretara bideraturiko zerbitzu handirik eskaintzen, eta horrek, haien beharrak alde batera uzten ditu.
Zer lortu nahi dugu?
Gazteen artean mendiarekiko zaletasuna eta inguruko lekuak ezagutzeko interesa falta dira, aisialdian teknologiaren beharra nagusi da, euskal hizkuntzarekiko erakarpena ez da nahikoa eta kirolaz haratago eskolaz kanpoko harremanak ez dira gehiegi sendotzen.
Gauzak horrela, uda igarotzeko alternatiba modura, beste aisialdi taldeetan parte hartzen duten begirale ezberdinek bat egin dugu proiektu hau sortuz.
Nola jarduten gara lanean?
Gure aisialdi elkartean inor ez da inor baino gehiago eta denok elkarlanean dihardugu. Normala den bezala, lanak banatzen saiatzen gara, eta bakoitzak bere indarguneak erabiliz emaitza on bat atera izan ohi zaigu orain arte. Horrez gain, gure borondatez aurrera eramaten ari garen proiektu bat dela aipatu behar dugu, hau da, ez dugula irabazi asmorik. Hainbat gaztek erakutsitako interesa dela eta hasi ginen guztia eraikitzen, eta itxura oso ona hartu du. Gainera, aisialdi talde ezberdinetako begiraleak bildu garenez, guztion esperientziak oso baliogarriak egin zaizkigu prozesuan.
Gehiago jakin nahi?
Eskaintzak
Izen ematea
Udalekuak ahalik eta merkeenak egiten saiatzen gara, horrelako esperientzia bat gazte guztientzat eskuragarria izan behar dela sinesten baitugu. Horretarako, udalekuetan lan egiten dugun begirale zein arduradun guztiak %100 bolondres ibiltzen gara.
Lehenik eta behin, irailaren 15etik 28ra, DBHko zein 1. batxilergoko edozein gaztek eman dezake izena udalekuetan. Izen ematea gehienez 3ko taldean izan daiteke. Epea amaitzean, izena emandakoen kopurua aterpetxeko aforua baino handiagoa izatekotan, zozketa bat burutuko da. Orduan jarriko gara zuekin kontaktuan eta ordainketaren prozesua azalduko da.
Gazte bakoitzeko 40€
Zertan doa dirua?
- janaria
- aterpetxea
- materiala
- asegurua
- materialaren garraioa
- autobusa
- ...