Izen ematea zabalik!!! Azkar ibili, urriak 23tik azaroak 3ra arte!!
ASTEBURU PASA AIAKO HARRIETAN
Informazioa Ver la página en castellanoAzaroak 20-22
Arritxulo aterpetxea
Elkarteari buruz
Bugi Bugi elkartearekin asteburu pasa Aiako Harrietan, Arritxulo aterpetxean. LH6 eta 1. Batx bitarteko gazteentzako eskaintza.
Bugi Bugi Gazteentzako Aisialdi Elkartea, izenak dioen bezala, gazteei bideratuta dagoen aisialdi eskaintza bat da, Zarautzen kokatzen dena. Bertako zein inguruko gazteei poposamen berritzaile bat egin nahi izan diegu, orain arte herrian izan ez duten aukera bat emateko. Izan ere, ohartu gara gazteentzako eskaintza falta dagoela herrian, hainbat erakunde edo ekimenek ez dutelako adin-tarte horretara bideraturiko zerbitzu handirik eskaintzen, eta horrek, haien beharrak alde batera uzten ditu.
Zer lortu nahi dugu?
Gazteen artean mendiarekiko zaletasuna eta inguruko lekuak ezagutzeko interesa falta dira, aisialdian
teknologiaren beharra nagusi da, euskal hizkuntzarekiko erakarpena ez da nahikoa eta kirolaz haratago
eskolaz kanpoko harremanak ez dira gehiegi sendotzen.
Gauzak horrela, alternatiba modura, beste aisialdi taldeetan parte hartzen duten begirale
ezberdinek bat egin dugu proiektu hau sortuz.
Nola jarduten gara lanean?
Gure aisialdi elkartean inor ez da inor baino gehiago eta denok elkarlanean dihardugu. Normala den bezala, lanak banatzen saiatzen gara, eta bakoitzak bere indarguneak erabiliz emaitza on bat atera izan ohi zaigu orain arte. Horrez gain, gure borondatez aurrera eramaten ari garen proiektu bat dela aipatu behar dugu, hau da, ez dugula irabazi asmorik. Hainbat gaztek erakutsitako interesa dela eta hasi ginen guztia eraikitzen, eta itxura oso ona hartu du. Gainera, aisialdi talde ezberdinetako begiraleak bildu garenez, guztion esperientziak oso baliogarriak egin zaizkigu prozesuan.
Gehiago jakin nahi?
Eskaintzak
Izen ematea
Ekintzak ahalik eta merkeenak egiten saiatzen gara, horrelako esperientzia bat gazte guztientzat eskuragarria izan behar dela sinesten baitugu. Horretarako, lanean aritzen garen begirale zein arduradun guztiak %100 bolondres ibiltzen gara.
Lehenik eta behin, urriak 23tik azaroak 3ra arte, Urola Kostako eta barnealdeko herrietako (Aia,
Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa) LH6 eta
1. Batx bitarteko edozein gaztek eman dezake
izena asteburu pasan. Izen ematea gehienez 3ko taldean izan daiteke. Epea amaitzean,
izena
emandakoen kopurua aterpetxeko aforua baino handiagoa izatekotan, zozketa bat burutuko da. Orduan
jarriko gara zuekin kontaktuan eta ordainketaren prozedura azalduko da.
Epea amaitzean gehienezko
kopurura ez gainditzekotan izen ematea zabalik mantenduko da aforua bete arte.
Gazte bakoitzeko 35€
Zertan doa dirua?
- otorduak
- Arritxulo aterpetxea
- materiala
- asegurua
- materialaren garraioa
- autobusa
- ...